viernes, 6 de junio de 2014

AG 21ko UDAL FOROA

Ekainaren 5ean Udaletxera joan ginen eta alkateari AG 21n egindako lanaren berri eman genion.

ERREKA EGUNA EKAINAREN 21EAN



Urteak badira gure ikastetxea “Ingurumenarekiko sentsibilizazio eta inplikazio” lanetan dabilela, Eskola Agenda 21 proiektuarekin lotuta. Hau dela eta, besteen artean, Udalak antolatutako “Erreka-egunean” parte hartzera animatzen zaituztegu.



Eguna: Ekainaren 21an, larunbata.

Ordua: Goizeko 10.30tan
 Lekua: Udaletxe aurrean.
Apuntatzeko epea:  Maiatzaren 23a bitarte, ostirala.
Apuntatzeko modua: Eskolan/Udaletxean edota posta-e bidez:
ormaiztegi@udal.gipuzkoa.net
Udalak  banatuko du Garbiketarako materiala (eskularruak, e.a.).
Eraman behar dena: Uretan ibiltzeko jantzi eta oinetako egokiak eta gogoa!!

Garbiketa lana amaitu ondoren, partehartzaileei hamaiketakoa  emango zaie.
 

martes, 3 de junio de 2014

Herri diagnostikoa egiten

Herri diagnostikoa egiteko kalez kale ibili gara gure herriko edukiontziak aztertzen

 Edukiontzien egoera aztertu  eta herritarrok bereizketa ondo egiten dugun behatu dugu



miércoles, 9 de abril de 2014

FRONTOIA TXUKUNTZEN


 

FRONTOIA TXUKUNTZEN 


 2. eta 3. ziklokoak frontoia txukuntzen ere ibili gara. Ba al dago 2 argazki hauen artean desberdintasunik?


Frontoiaren itxura gu lanean hasi aurretik.


Frontoia gure garbiketa lanak bukatu ondoren





SENTSIBILIZAZIOA 1. FASEA

Sentsibilizazio fasea 1. hiruhilabetean


Lehenengo hiruhilabetekoan sentsibilizazio fasea landu dugu. Atal honetan bideoak eta zaborraren gaiari buruz hitz egiteaz gain hainbat lan egin ditugu, baztuk zikloka eta beste batzuk gelaka. Ikusitako bideoren artean ondorengo hau dago




Honelako bideoak zaborra edonora botatzeak dakarren kalteari buruz hausnarketa bat egiten laguntzen digute. Gure aldetik zer egin dezakegu honelako gauzak ez gertatzeko?


1. ZIKLOAN EGINDAKO LANAK

1. Zikloan gure kaleetan ikusi dezakegun zaborrari buruz hitz egin dugu eta horri buruzko mural bat egin dugu. Hemen duzue mural horren argazki bat.


2. ZIKOAN EGINDAKO LANAK

2. Zikloan bideo batzuk ikusi, itsasora botatzen den zaborrari buruz hitz egin eta mural bat  egin dugu. Bale handi batekin irudikatuz itsasora botatzen den zabor mota desberdinak zenbat denbora behar duen biodegradatzeko jarri dugu.




 5. MAILA

5.Mailako ikasleak sentsibilizazio fasean zaborrari buruz hitz egin, bideoak ikusi, sasietako zabortegira bixita eta sasietako zabortegiari buruzko mural bat egin dugu. Mural honetan zaborrak zenbat denbora behar duen biodegratzeko erakutzi dugu erakuzketa baten bidez.




6. MAILA

6. Mailan hainbat gauza egin ditugu zaborraren inguruan. Bideoak ikusi ditugu zaborrari buruz hitz egin eta hausnarketa egiteko, sasietako sabortegira bixita, hondakinak kitto tailerrean parte hartu dugu eta eskulanak ere egin ditugu.




Hondakinak kitto tailerrean parte hartu dugu eta erosketak egiterakoan zabor gutxiago sortzeko zertaz fijatu behar garen ikasi dugu beste gauza batzuen artean.



Hondakinak kitto tailerrean




 Tapoi batzuekin eta imaginazio pixka batekin arte lanik sortu al da?




ESKOLAKO AGENDA 21

ESKOLA AGENDA 21 ORMAIZTEGIKO SAN ANDRES ESKOLAN 2013/14




Aurtengo ikasturteko gaia energia eta zaborra da. Aurreko ikasturtean energiaren inguruan ibili ginen lanean eta aurten zaborrarekin lotuko dugu. Energia kontsumoa murrizteko modu bat zabor gutxiago sortzea dela jakinda, gure konpromisoa hartu dugu zaborra murriztuz, berziklatuz eta bererabiliz.